Mundu guztiko ardorik onenen gida izateko asmoz sortu zuten Interna
tional Wine izeneko gidak Txomin Etxaniz txakolina hautatu du 2011ko ardoen zerrendan. Getariako txakolinaz gain, Arabako Okendo Txakolina eta Bizkaiko Itxasmendi nº7 Txakolina ere hautatu ditu gidak.
Catavinum enpresak landutako gida honek, mundu guztiko profesionalentzat eta ardozaleentzat erreferentzia izan nahi du. Bere gidak urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak edo etiketak banatzen ditu, eta Txomin Etxanizi zilarrezkoa eman diote.
2011ko gida hau, mundu guztiko 30.000 harpideduni banatuko diote eta, horrez gain, ardoen esparruko hedabideentzat ere erreferentziazkoa da.