Hamaikabatek bosgarren edukiontziaren aldeko “apustu garbia” egin du

Olatz Prat 2011ko otsailaren 14a

Zestoako Udalaren eskutik, Gipuzkoa Zero Zabor mugimendua herrira iritsi denean, herriko Hamaikabat alderdiak gai horrekiko ideiak «garbi» dituela eta «ozen» azaldu nahi dituela adierazi du. Atez ateko zabor bilketaren aurka eta bosgarren edukiontziaren alde agertu da alderdia. «Gipuzkoako zabortegietan azken hamar urteetan bota den zabor kopurua urtez urte gutxituz joan da, arazoaren aurrean gipuzkoarrok gero eta sentsibilizatuago gaudelako, eta zaborra hobeto bereizten eta sailkatzen dugulako», diote ordezkariek. Gipuzkoa, «birziklatze tasan ez ezik, bosgarren edukiontzia kaleetan ipintzen ere aintzindari» izan dela adierazi dute. «Edonola ere, Zestoan falta da», gehitu dute. «Aspaldi eskatu genuen bosgarren edukiontzia Zestoan ezartzeko. Izan ere, Gipuzkoako konpostaje planta bakarra Azpeitian dago, Lapatxen». Dena den, Gipuzkoan «zaborraren arazoa behin betiko konpontzeko bidean» dela irizten diote. «Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa herrialdeak behar dituen azpiegiturak martxan ipintzen ari da jo ta ke». Zaborraren arazoaren aurreran, «Gipuzkoako gehiengo zabalak apustu sendo eta serioa» egin duela diote. Atez atekoaren ondorioak Zestoako Hamaikabat alderdiaren ustez, atez ateko bilketa ezarri den herrietan, sistemak «ondorio larriak» eragin ditu. «Batetik ekonomikoak, oso garestia delako». Horren harira adierazi dute krisi garaian udalen gastuak «bereziki zaindu eta murriztu» behar direla, eta eurek ez dutela nahi Zestoarako «era horretako abenturarik». Bestalde, «herritarren zabor poltsak kontrolatu egiten direnez, horrek zaborra desagertzea [...]

Zestoako Udalaren eskutik, Gipuzkoa Zero Zabor mugimendua herrira iritsi denean, herriko Hamaikabat alderdiak gai horrekiko ideiak «garbi» dituela eta «ozen» azaldu nahi dituela adierazi du. Atez ateko zabor bilketaren aurka eta bosgarren edukiontziaren alde agertu da alderdia.
«Gipuzkoako zabortegietan azken hamar urteetan bota den zabor kopurua urtez urte gutxituz joan da, arazoaren aurrean gipuzkoarrok gero eta sentsibilizatuago gaudelako, eta zaborra hobeto bereizten eta sailkatzen dugulako», diote ordezkariek. Gipuzkoa, «birziklatze tasan ez ezik, bosgarren edukiontzia kaleetan ipintzen ere aintzindari» izan dela adierazi dute. «Edonola ere, Zestoan falta da», gehitu dute. «Aspaldi eskatu genuen bosgarren edukiontzia Zestoan ezartzeko. Izan ere, Gipuzkoako konpostaje planta bakarra Azpeitian dago, Lapatxen».
Dena den, Gipuzkoan «zaborraren arazoa behin betiko konpontzeko bidean» dela irizten diote. «Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa herrialdeak behar dituen azpiegiturak martxan ipintzen ari da jo ta ke». Zaborraren arazoaren aurreran, «Gipuzkoako gehiengo zabalak apustu sendo eta serioa» egin duela diote.
Atez atekoaren ondorioak
Zestoako Hamaikabat alderdiaren ustez, atez ateko bilketa ezarri den herrietan, sistemak «ondorio larriak» eragin ditu. «Batetik ekonomikoak, oso garestia delako». Horren harira adierazi dute krisi garaian udalen gastuak «bereziki zaindu eta murriztu» behar direla, eta eurek ez dutela nahi Zestoarako «era horretako abenturarik». Bestalde, «herritarren zabor poltsak kontrolatu egiten direnez, horrek zaborra desagertzea ekarri du. Izan ere, zabor-poltsak aldameneko herrietara bidaiatzen omen dute».
Horren aurrean, bosgarren edukiontziaren aldeko «apustu garbia» egin dute: «Sentsibilizazioa eta zergetan hobariak dira birziklatzeak aurrera egiteko bideak». Jarrera hori, «Europan egun indarrean dagoen estrategiarekin bat» datorrela nabarmendu dute, gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide