Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, jendetza bildu da Zumaiako Kantauri Plazan, Zumaiako Merkatari Elkarteak antolatu duen Stock-outlet azokan. Bertan gazteak, helduak eta adinekoak beherapen eta eskaintza berezien artean murgiltzen ziren bitartean, haurrek eurentzat prestatutako puzgarrietan jolasteko aukera izan dute. Stock-outlet azoka bihar ere irekita izango da 10:00etatik 19:00etara.