Matrikulazio kanpainari bukaera emateko, Tatxin eta Tatxan pailazoak gonbidatu ditu Orioko Herri Ikastolak gurera. Berez, Gabonen bueltan ziren etortzekoak, baina taldekide baten osasun arazoak medio, bertan behera geratu zen orduan. Otsailaren 13an, igandearekin, etorriko dira Oriora, hortaz, hurbiltzen diren haur eta gurasoei barre algarak eragitera. 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da, ikastolako aretoan. Bertara joan nahi duenak egunean bertan, leihatilan, eros ditzake sarrerak, 2,5 eurotan.