Orio eta Aiako bost turismo establezimendu saritu dituzte

Karkara.eus 2011ko ots. 11a, 13:27

Kalitate turistikoaren diploma lortu dute

2010ean kalitate turistikoaren diploma lortu duten enpresei diplomak

banatu eta egindako ahalegina aitortzeko ekitaldia egin zuten Urola Kostako Udal

Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko Udalek. Ekit...

Kalitate turistikoaren diploma lortu dute

2010ean kalitate turistikoaren diploma lortu duten enpresei diplomak banatu eta egindako ahalegina aitortzeko ekitaldia egin zuten Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko Udalek. Ekitaldian diploma jaso duten establezimenduez gain, ordezkariak eta turismoaren arloko beste hainbat enpresa eta udal ordezkari izan ziren. Diploma jaso dutenen artean ziren Orioko eta Aiako landetxek, jatetxe eta bulegoak ere:

  • Erretzabal Txiki landetxea (Orio)
  • Orioko Turismo Bulegoa (Orio)
  • Done Jakue Interpretazio zentroa (Orio)
  • Olaskoaga nekazalturismoa (Aia)
  • Portu erretegia (Aia)
  • Mailan landetxea (Aia)

Turismoa etengabe aldatzen eta egokitzen ari denez lehiakortasuna oso handia da, beraz, profesionaltasunean eta kalitateko zerbitzuetan oinarritutako eskaintza lantzen eta eskaintzen jarraitu behar da, bisitariak erakartzeko eta hauen fideltasuna lortzeko. Horretarako biderik onena gure enpresek kalitatearekiko konpromisoa ziurtatzea, dela diote Urola Kostako Udal Elkartetik.

Diplomak banatu bai, baina elkarlanaren garrantzia ere azpimarratu dute, turismo arloko etorkizuneko desafioei aurre egiteko. Elkarlanean aritu behar dugu udaletako turismo bulegoek, mankomunitateak, turismoaren sektoreko enpresek...

Bestalde, ekitaldian jakinarazi zuten diploma jaso dutenek lanean jarraituko dutela kalitate-programako hurrengo zikloak lantzen, baita udalek eta mankomunitateak ere, sustapen lanean eta laguntza eskaintzen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide