Arraun ontziak hara eta hona ibiliko dira igandean, otsailaren 13an, Motondo ingurutik Orioko zubira bitartean. Izan ere, Gipuzkoako Outriggers Ligako 4. jardunaldia jokatuko da Oria ibaian.Infantiletatik hasi eta beteranoak bitarteko kategori guztiak arituko dira arraunean, 09:30ean hasita. 1.000 metro egin beharko dituzte infantilek eta beteranoek; 1.500 metro gainerakoek. 30 estropada izango dira guztira; 12:05ean azkena. Besteak beste, Hondarribiako, Irungo, San Juango, Donostiako, Ondarroako eta Orioko ordezkariek hartuko dute parte.