Atzo iluntzean plenoak 2011rako aurrekontu proposamena atzera bota eta gero, balorazioa egin nahi izan dute Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxaniz alkateordeak. Haien iritziz, "EAJk eta PSEk hauteskundeei begira hartu dituzte erabakiak, herria alde batera utzita". PSEren jarrera salatu dute, "hainbat bileratan haiek egindako ekarpenak aintzat hartu ondoren, azken unean kontrako botoa ematea erabaki dutelako, Donostiatik jasotako deia bat medio. Txotxongilo batzuk dira". Iragarri dutenez, herritarrei zuzendutako deialdi zabala egingo dute aurrekontuak aurkezteko, "herritarrek ezagutu dezaten EAJk eta PSOEk herriari egin dioten kaltea".