Azpeitiko Credeblug enpresak mundu mailako berrikuntza eta diseinuko IBJ saria lortu zuen joan den azaroan Londresen eta atzo harrera egin zieten enpresako ordezkari Juan Carlos Dez, Jose Manuel Oteiza eta Asier Susaetari, Julian Eizmendi Alkateak eta Turismo eta Industria zinegotzi Joxe Urbistondok.
Eizmendik krisi garaian enpresak igorritako baloreetan jarri zuen azpimarra, "berrikuntza eta ahalegina balore garrantzitsuak dira guztion ongizatean aurrera egiteko".
Susaetak Udalaren "bultzakada eta errekonozimendua" eskertu zituen eta adierazi zuen, eurentzan oso garrantzitsua dela sari hau, "sektorean eta merkatuan bereizteko modu ona" delako.
Credeblug enpresa duela 45 urte sortu zen eta gaur egun 25 langile ditu. Batez ere itsasorako garabi, goilara eta makineria diseinatzen du. Enpresak esportatu egiten ditu bere produktu gehienak; 2006an %20 esportatzen zuten. Gaur egun ekoiztutakoaren erdia baino gehiago.