“Zarautz jasaten ari den erasoak” azaltzeko prentsaurrekoa, bihar

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 10a

“Zarauzko herria jasaten ari den erasoen berri emateko”, prentsaurreko “masiboa” izango da bihar, 20:00etan, udaletxe plazan. Zehazki, Iraitz Gesalaga Tximas-en atxiloketaren inguruan eta Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotene...

“Zarauzko herria jasaten ari den erasoen berri emateko”, prentsaurreko “masiboa” izango da bihar, 20:00etan, udaletxe plazan. Zehazki, Iraitz Gesalaga Tximas-en atxiloketaren inguruan eta Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Xaporra-ren espetxeratzeari buruz jardungo dute. “Gaur Espainiako Auzitegi Gorenetik heldu zaigun beste notizia bat ere emango dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Igandean izango da beste hitzordua. Torturaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanik, elkarretaratzera deitu dute, eguerdian (12:00), Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide