Zarauzko Galdiano txirrindulari talde profesionala aurkeztu dute arratsaldean Donostian. Hamabi laguneko taldea da, eta txirrindularietatik zortzi debutariak dira. Gorka Gonzalezek eta Ibai Iriondok gidatuko ditu.
“Esperientzia berria izango da niretzat”, azaldu du Gonzalezek, errepidetik autorako jauziaz galdetzean. “Dena den, denboraldia hasteko gogoz naiz, taldekideen maila ikusteko. Izan ere, euren artean ze maila dagoen ikusi dugu, baina besteekiko lehian nolakoa den neurtu behar dugu orain”.
Euskal Herri mailan lehiatuko da taldea, Gonzalezek jakinarazi duenez.