AHTaren Aurkako Donostiako Taldearen erresistentzi kutxaren aldeko kontzertu sorta antolatu dute etzirako, Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan izango dira Diskoiraa, Metralleta eta Erantzun talde zarauztarrak, baita Zaborra urretxuarrak ere. Era berean, Urko eta Terroriker DJak borobilduko dute gaua. Ekitaldia 22:00etan hasiko da