Mikel Markez eta Pako Aristik irabazi dute Tene Saria

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 10a

Pako Aristi azpeitiarraren eta Aian bizi den Mikel Markezen Benito, plazer bat izan duk proiektuak Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Saria irabazi du. Benito Lertxundi kantariarekin urteetan egindako bazkari eta bazkalosteko hizketaldietan oinarrituta prestatu dute proiektua Markezek eta Aristik. Haren testigantza eta gogoetak modu literario batean jaso nahi dituzte. Egileek urtebete izango dute proiektuak liburu formatuan gauzatzeko, eta 2012an kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide