Kantauriko Antxoa marka sortu nahi dute, bertako arraina babesteko

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 10a

Eusko Jaurlaritzak 2011n zehar kantauriko antxoa «sustatzeko eta babesteko» asmoa duela jakinarazi du Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuorde getariarrak. Horrela, «azken bost urteetan antxoaren arrantza debekatua izan denean, merkatuan eta kontserberetan galdu duen presentzia berreskuratu» nahi dute. Gainera, Ingurumen, Arrantza eta Nekazaritza Batzordeak EAJk aurkeztutako ez legezko proposamen bat onartu du aho batez, Kantauriko antxoaren aldeko kanpaina abiatu eta horren inguruko iruzurra saihesteko. Izan ere, merkatuan kantauriko antxoa izan ez arren, izen horrekin saltzen dute zenbaitek antxoa, «kontsumitzaileei iruzur eginez». Kantauriko antxoa bereiziz Otsailaren 1ean Kantabriako Santander (Espainia) hirian Kantauriko eta Ipar-ekialdeko Batzordea bildu zen, eta bertan Kantauriko antxoa sustatzeko beharraz eztabaidatu zuten. Azkuek azaldu zuenez, «Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galiziako gobernuek eta FROMek elkarlanean 15.600 tonako urteko harrapaketa kopurua aprobetxatu nahi dugu, produktua balioztatzeko eta horrela sektorearentzat prezio egokia lortu eta antxoak merkatuan eta kontserberetan zuen presentzia berreskuratzeko». Bestetik, Kantauriko Arrain Freskoa marka ere sortu nahi du Espainiako Gobernuak. Dena dela, Espainia mailan abiatuko duten kanpainaz gain,  Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ekimen bereziak abiatuko ditu kantauriko antxoa sustatzeko. Besteak beste, Jaurlaritzako Kantauriko Antxoa izeneko marka sortzea proposatuko dei Kantauri itsasoko gainontzeko erkidegoei. Arrantzaleak ados Orioko Kofradiako presidente Santi Peirok azaldu duenez, «oso ondo» iruditzen zaie Kantauriko [...]

Eusko Jaurlaritzak 2011n zehar kantauriko antxoa «sustatzeko eta babesteko» asmoa duela jakinarazi du Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuorde getariarrak. Horrela, «azken bost urteetan antxoaren arrantza debekatua izan denean, merkatuan eta kontserberetan galdu duen presentzia berreskuratu» nahi dute. Gainera, Ingurumen, Arrantza eta Nekazaritza Batzordeak EAJk aurkeztutako ez legezko proposamen bat onartu du aho batez, Kantauriko antxoaren aldeko kanpaina abiatu eta horren inguruko iruzurra saihesteko. Izan ere, merkatuan kantauriko antxoa izan ez arren, izen horrekin saltzen dute zenbaitek antxoa, «kontsumitzaileei iruzur eginez».

Kantauriko antxoa bereiziz
Otsailaren 1ean Kantabriako Santander (Espainia) hirian Kantauriko eta Ipar-ekialdeko Batzordea bildu zen, eta bertan Kantauriko antxoa sustatzeko beharraz eztabaidatu zuten. Azkuek azaldu zuenez, «Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galiziako gobernuek eta FROMek elkarlanean 15.600 tonako urteko harrapaketa kopurua aprobetxatu nahi dugu, produktua balioztatzeko eta horrela sektorearentzat prezio egokia lortu eta antxoak merkatuan eta kontserberetan zuen presentzia berreskuratzeko». Bestetik, Kantauriko Arrain Freskoa marka ere sortu nahi du Espainiako Gobernuak.

Dena dela, Espainia mailan abiatuko duten kanpainaz gain,  Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ekimen bereziak abiatuko ditu kantauriko antxoa sustatzeko. Besteak beste, Jaurlaritzako Kantauriko Antxoa izeneko marka sortzea proposatuko dei Kantauri itsasoko gainontzeko erkidegoei.

Arrantzaleak ados
Orioko Kofradiako presidente Santi Peirok azaldu duenez, «oso ondo» iruditzen zaie Kantauriko Antxoa izeneko marka bat sortzea eta bertako antxoa sustatzea. «Garai batean Mediterranioko antxoa eta Kantaurikoa antxo bera zela esanten zen, baina Azti-Teknaliak itsaso desberdinetako antxoen DNA aztertu du, eta frogatu du Kantauriko antxoa ez dela besteak bezalakoa. Merkatuan zenbait etxek Kantauriar eskualdean egina jartzen dute euren produktuetan, eta horrekin nahastu egiten dituzte erosleak. Hori ekiditeko garrantzitsua iruditzen zaigu Kantauriko Antxoa bereizten duen marka sortzea» .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide