Hilak 19, larunbaterako sagardotegira irteera antolatu du Zestoako Gaztetxeak. Hernaniko Goiko Lastola sagardotegira izango da irteera eta autobusa egingo da Zestoatik 20:00etan goizeko 04:00etan Hernanitik itzuliko dena. 30 eurokoa da irteeraren prezioa, sagardotegia eta autobusa barne. Txartelak Koiote tabernan daude salgai, datorren astelehena bitartean. Beraz, txartelan lehenbailehen erostea eskatu dute antolatzaileek.