Kalitate turistikoaren diploma jaso dute eskualdeko hainbat enpresa eta erakundek

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 10a

Atzo iluntzean Getariako Ketarri tabernan Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko udalek 2010ean zehar kalitate turistikoaren diploma lortu duten enpresei diplomak banatu zizkieten turismoaren arloan egin duten ahalegina aitort...

Atzo iluntzean Getariako Ketarri tabernan Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko udalek 2010ean zehar kalitate turistikoaren diploma lortu duten enpresei diplomak banatu zizkieten turismoaren arloan egin duten ahalegina aitortzeko. Hurrengo enpresa eta erakundeek lortu dute kalitate turistikoaren diploma: Getariako Abeta Zaharra nekazalturismoak, Itsas-Lore landetxeak, Ketarri jatetxeak, Itsas Gain hotelak, Getariako Turismo Bulegoak, Orioko Erretzabal Txiki landetxeak, Orioko Turismo Bulegoa, Dona Jakue Interpretazio zentroak, Zarauzko Talaimendi apartamentuek, Aiako Olaskoaga nekazalturismoak, Portu erretegiak eta Mailan landetxeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide