Patxi Elola izango da PSE-EE alderdiaren alkategaia

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko ots. 9a, 18:44

Patxi Elola izango da PSE-EE alderdiaren Zarauzko alkategaia. Hala jakinarazi zuten atzo Miguel Buen Gipuzkoako Foru Aldundirako diputatu nagusirako PSE-EEko hautagaiak eta Elolak berak, Zazpi elkartean egindako agerraldian. Zarauzko PSE-EEko bozeramailearen esanetan, «prest» dago alkate izateko, eta postua lortuko duelakoan dago: «Herriko asanbladak aho batez hautatu nau alkategai izateko, eta indartsu eta gogoz nago. Alkatetza lortzeko aukera asko ditudala deritzot, nahiz eta egungo egoera zalapartatsua izan». Buenek Elola «hautagai bikaina» dela nabarmendu zuen: «Herriaren alde lan asko egina du». «Herriarekiko dudan konpromisoa irmoa da, eta aurre egiteko gaitasuna dugu. Guk Zarautzen, Gipuzkoan eta Euskadin bakean bizi nahi dugu, egoera berria nahi dugu eta horren alde egingo dugu lan», nabarmendu du Elolak. Ildo horretatik, orain artean PSE-EEk «herritarren alde» eginikoak ekarri ditu gogora: «Hezkuntza arloan, Agenda 21en, ongizate alorrean eta partaidetzan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu, besteak beste». Aldaketarik ez PSE-EEko bozeramailearen esanetan, programan «ez da aldaketa nabarmenik» egongo. Era berean, udal taldearen zerrenda egituratzen ari direla jakinarazi du: «Herritarrentzat erakargarria izango da zerrenda, konpromisorako lantaldea izango baita». Zerrenda zehaztu ez badute ere, «lehendik postua dutenek zein berriek» osatuko dute lantaldea. Bestalde, «egun gurekin ez daudenen omenez lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut», adierazi zuen Elolak. «Haiek ere konpromisoa zuten herriarekiko, eta jazarpenak [...]

Patxi Elola izango da PSE-EE alderdiaren Zarauzko alkategaia. Hala jakinarazi zuten atzo Miguel Buen Gipuzkoako Foru Aldundirako diputatu nagusirako PSE-EEko hautagaiak eta Elolak berak, Zazpi elkartean egindako agerraldian. Zarauzko PSE-EEko bozeramailearen esanetan, «prest» dago alkate izateko, eta postua lortuko duelakoan dago: «Herriko asanbladak aho batez hautatu nau alkategai izateko, eta indartsu eta gogoz nago. Alkatetza lortzeko aukera asko ditudala deritzot, nahiz eta egungo egoera zalapartatsua izan».
Buenek Elola «hautagai bikaina» dela nabarmendu zuen: «Herriaren alde lan asko egina du».
«Herriarekiko dudan konpromisoa irmoa da, eta aurre egiteko gaitasuna dugu. Guk Zarautzen, Gipuzkoan eta Euskadin bakean bizi nahi dugu, egoera berria nahi dugu eta horren alde egingo dugu lan», nabarmendu du Elolak. Ildo horretatik, orain artean PSE-EEk «herritarren alde» eginikoak ekarri ditu gogora: «Hezkuntza arloan, Agenda 21en, ongizate alorrean eta partaidetzan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu, besteak beste».
Aldaketarik ez
PSE-EEko bozeramailearen esanetan, programan «ez da aldaketa nabarmenik» egongo.
Era berean, udal taldearen zerrenda egituratzen ari direla jakinarazi du: «Herritarrentzat erakargarria izango da zerrenda, konpromisorako lantaldea izango baita». Zerrenda zehaztu ez badute ere, «lehendik postua dutenek zein berriek» osatuko dute lantaldea.
Bestalde, «egun gurekin ez daudenen omenez lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut», adierazi zuen Elolak. «Haiek ere konpromisoa zuten herriarekiko,
eta jazarpenak jazarpen eta haien alde aurrera jarraituko dugu, atzerapausorik eman gabe».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide