Larunbatean bilduko dituzte olioa eta hondakin arriskutsuak Getarian. Ohiko modua, frontoi plazan egongo da furgoneta, 09:00etatik 11:00etara, eta ondoren, 11:05etatik 13:ooetara, Balentziaga auzoan.
Urola Kostako Udal Elkarteak olio begetalak jasotzeko zerbitzua jarri zuen martxan 2002an. Birziklatzea bultzatzeko pauso bat gehiago emanez, 2004ean olio begetalarekin batera etxean sorturiko hondakin arriskutsuak jasotzeko zerbitzua jarri zuen abian.