Itsasoa hustuko bagenu, nolako itsas hondoa ikusiko genuke? Bada, galdera horri erantzuten saiatu dira Aztiko zientzialariak. Euskal kostaldeko itsas hondoa eskaneatu dute ehun metroko sakoneraraino, eta emaitza mapetan jaso dute. Otsaileko Baleike aldizkarian duzue Zumaiako itsas hondoari dagokion mapa ederra, eta gaiari tiraka osatu dugun erreportaje mardula. Haren osagarri, Aztik landutako irudi ikusgarri hauek erakutsi nahi dizkizuegu, gure pareko itsas hondoa nolakoa den ulertzen laguntzeko.