Zestoako Ekainberrik Kalitate Turistikoaren Ziurtagiria jasoko du bigarren urtez, iaz jasotakoa eta gero. Eusko Jaurlaritzak ematen ditu agiriak, eta Urola bailaran Iraurgi Lantzenek koordinatzen.
Ziurtagiriok turismo munduko enpresei beren kudeaketaren etengabeko hobekuntzan lagunduko dieten lan tresnak erraztea dute helburu.
Ekainberrirekin batera, Urola bailarako beste 11 jatetxe, landetxe aterpetxe edo museok jasoko dute ziurtagiria aurten. Banaketa ekitaldia bihar, otsailaren 10ean, izango da, Azkoitiko Insausti jauregian,19:00tan. Ekainberriko taldearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare zuzendari nagusia, Pilar Azurmendi, izango da bertan ziurtagiria jasotzeko.