Ostarrena zine klubak "Mi refugio" pelikula emango du gaur zine forumean. François Ozon zinegile frantziarrak zuzendutako lan honek Mousse izeneko emakumezko baten bizitza kontatzen du. Bere bikotekide Louisekin bizi da Parisen. Aberatsak eta gazteak dira. Louis drogen gaindosi baten ondoren hiltzen denean, Mousse atseden bila joango da Paristik urruti. Babeslekua Iparraldeko Getarian aurkituko du. Saioa 21:45ean hasiko da Aita Mari zineman. Hemen duzue pelikularen trailerra.