Aurreko urteetan egin bezala, Musika Eskolak festa berezia antolatuko du Inauterien baitan. Festa martxoaren 4an egingo da, 19:00etatik aurrera eta aurtengoan Asterix eta Obelix komikietako pertsonaiez mozorrotuko dira. Festa ahalik eta hobekien prestatzeko, zenbait ikastaro prestatu dituzte.
