Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak iaz hainbat herritarrek txakurrak direla-eta jarri zuten salaketen aurrean, animalien eta herritarren arteko elkarbizitza antolatzeko araua onartu zuen.
Udaletik jakinarazi dutenez, «ordenantzak animaliak osotasunean kontutan hartzen baditu ere, bereziki txakurren eta pertsonen arteko elkarbizitza baketsua bultzatu nahi du».
300 euro arteko isuna
Orain dela hilabete batzuk arte zenbait herritarrek txakur kakak jaso eta zakarrontzira bota beharrean, kalean uzten zituen eta gorotzek kaleak zikintzen zituzten. Horren harira, Aiako Udalak herrigunean eta Andatza auzoan gune bereziak jarri ditu txakurrek eginbeharrak bertan egin ditzaten.
Horretaz gain, araua betetzen ez duten txakur jabeentzat isunak ere ezarri ditu Aiako Udalak. Hori hala, txakurren batek kalean kaka egiten badu 30 eta 300 euro bitarteko isuna ordaindu beharko du txakur jabeak. «Istilu gehiegi sortu duen gaia da».