Inoiz baino emakumezkoen eskubaloi talde gehiago atera ditu aurten Pulpo K.E.k: 100 jokalari baino gehiago dabiltza denboraldi honetan ateratako 8 taldetan. Orain arte maila bakoitzean aritzen ziren taldeak prestatzeko arazoak zituen elkarteak. Aurten, baina, egindako lana fruituak ematen hasi da: kadete eta jubenil mailako taldeak bateratuta, Gipuzkoako klub onena da Zumaiakoa. "Gero eta emakume gehiago hurbiltzen dira eskubaloiaz gozatzera", diote elkartetik.
