Barreterapia saioak izango dira datozen bi ostegunetan

Karkara.eus 2011ko otsailaren 8a

Iazko arrakasta ikusita Zaragueta Herri Eskolak errepikatzea pentsatu du

 

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta

Barreterapiaren inguruko bi saio izango dira Barre egiten jakitea bizitzen jakitea da lelopean. Otsailaren 10ean izango da lehenengoa e...

Iazko arrakasta ikusita Zaragueta Herri Eskolak errepikatzea pentsatu du

 

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta Barreterapiaren inguruko bi saio izango dira Barre egiten jakitea bizitzen jakitea da lelopean. Otsailaren 10ean izango da lehenengoa eta 17an bigarrena; biak 18:00etatik 20:00etara.

Iaz egin zuten lehen aldiz era honetako ikastaroa eta parte hartzaileen balorazioa oso ona izanik aurten errepikatzea pentsatu dute  umorea praktikan jartzeko, eta barruko poztasuna eta norberaren bizimodurako jarrera baikorrak nola zaindu behar diren konturatzeko, diote antolatzaileek.

Barreterapia saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, izan ere, taldea mugatua da. Interesatuek 943 89 40 52 telefono zenbakira deitu edo zaraguetaeskola@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide