12 urteko kartzela zigorra Patxi Urangarentzat

Karkara.eus 2011ko otsailaren 7a

Beste horrenbeste urteko zigorra agindu du epaileak Olatz Lasagabaster Patxiren bikotearentzat eta aske utzi du Ainara Vazquez

Otsailaren 4an, ostiralean, jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Patxi Urangaren, Olatz Lasagabasterren eta Ainara Vazquezen...

Beste horrenbeste urteko zigorra agindu du epaileak Olatz Lasagabaster Patxiren bikotearentzat eta aske utzi du Ainara Vazquez

Otsailaren 4an, ostiralean, jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Patxi Urangaren, Olatz Lasagabasterren eta Ainara Vazquezen aurkako epaiketako epaia: hamabina urteko kartzela zigorra Urangari eta Lasagabasterri, erakunde armatuko kide izan eta lehergailuak edukitzeagatik; eta aske, kargurik gabe, utzi dute Vazquez.

Urtarrilaren 19an epaitu zituzten hirurak batera Madrilgo Audientzia Nazionalean. 18na urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak Urangarentzat eta Lasagabasterrentzat eta 7 urte Vazquezentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide