Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko euskararen egungo errealitatea aztergai, Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldia antolatu du Udaleko Euskara batzordeak hil honetarako. Egitasmoa lau hitzaldi-solasaldiz osatuta dago, eta lehena bihar arratsaldean egingo dute. Irekierako saioaz Anjel Lertxundi idazlea arduratuko da; bihar, Dabid Anauten txanda izango da; hilaren 19n, Jon Sarasuarena; eta hilaren 23an, Iñigo Fernandezena. Lertxundi eta Fernandez oriotarrak dira eta beste biek ere lotura estua dute Oriorekin, gurasoak herritarrak baitituzte. Solasaldi guztiak Orioko kultur etxean izango dira, 19:00etan hasita, eta doako sarrera izango dute.