"Ez nintzela aterako pentsatu dut"

Baleike 2011ko otsailaren 5a

Itsasoak askorako eman du gaur: batzuek istripua izandako ontzia atera nahian ari ziren bitartean, beste batzuek surfean. Argazkia: Gorka Zabaleta

Lagun giroko goiz pasa behar zuena tragedia bihurtzeko zorian izan da ontzian zihoazen bi urnietarrent...

orrua-3
Itsasoak askorako eman du gaur: batzuek istripua izandako ontzia atera nahian ari ziren bitartean, beste batzuek surfean. Argazkia: Gorka Zabaleta
Lagun giroko goiz pasa behar zuena tragedia bihurtzeko zorian izan da ontzian zihoazen bi urnietarrentzat. Olatuak jo dienean bietako gazteena uretara bota du. "Konturatu naizenerako uretan nengoen, olatuen artean. Botekin nengoen eta arropa bustiarekin ia ezin nuen igeri egin. Momentu batean pentsatu dut ez nintzela aterako, bertan itoko nintzela". Zorionez, 25 urteko urnietarra igerilari trebea da eta haitzetaraino hurbildu eta irteteko gauza izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide