
Olatu handi bat gainditu ezin gelditu da barraren irteeran. Ontziaren kontrola galdu eta eta Orroagako haitzetaraino eraman dute olatuek. Bi lagun zihoazen ontzian: bat uretara erori da olatuaren kolpearekin, baina igeri ateratzeko gauza izan da, ia ordu laurden uretan egon eta gero; bestea ontzian gelditu da, kolpea hartuta edo, eta erreskate taldekoak atera dute ontzia harraldean kateaturik gelditu denean. Ontzia garabi batekin ateratzekotan dira, baina itsasoa gora dator oso azkar eta ez dirudi erraza izango denik.