Herri programa osatzeari ekin dio Getariako ezker abertzaleak

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 5a

Getariako ezker abertzaleak herri programa osatzeko lehen pausoa eman du eta udal hauteskundeetara begira, bere lehen agerraldia egin du gaur eguerdian Harritarten. Getariako Udalean EAJk urteak daramatzala-eta bakarrik agintean, “getariarren geh...

Getariako ezker abertzaleak herri programa osatzeko lehen pausoa eman du eta udal hauteskundeetara begira, bere lehen agerraldia egin du gaur eguerdian Harritarten. Getariako Udalean EAJk urteak daramatzala-eta bakarrik agintean, “getariarren gehiengo sozialari bizkar emanaz jeltzaleek harturiko erabakiak kezkatzekoak” direla nabarmendu dute. Horrenbestez, “aldaketa azkar eta sakon baten beharrean gaude, soilik aldaketak aterako gaitu gauden egoera larritik”. Aldaketaren giltza herritarrek dutela nabarmendu dute: “Gure esku dago errealitate hori iraultzea. Izan gaitezen Aldaketa. Eta aldaketa horren gidaria”.

Getaria, Euskal Herria, gatazka politikoa gainditzea, aldaketa politiko eta sozialaren eta herritarren ongizatearen alde lan egingo dutela adierazi dute. Horretarako, gainera, herritarren ahotsa jaso ahal izateko bitartekoak jarriko dituztela aurreratu dute ezker abertzaleko kideek; besteak beste, etxe guztietara inkesta buzoneatuko dute, webgunea ireki, zuzenean herritarrak eta eragileekin elkartuko dira, auzoetara joango dira, Elkano kalean bulegoa ireki eta plazan Haima jarriko dute. Azken batean, “herrian Getariarren parte-hartzea bultzatuko dugu, Getaria eta getariarrak baitira gure helburu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide