Santa Ageda eguneko ohiturari jarraituz, Zaragueta Herri Eskolako haur, guraso eta irakasleak kopla kantuan ibili dira herriko kaleetan eskean. Baserritar jantziak soinean, soinu, pandero eta makilekin eskean jardun dute eta baita kantuen ordainetan propina jaso ere.
Ikastolakoak arratsaldean
Ikastolako ikasle eta irakasleak arratsaldean aterako dira kantuan; hauek ere makilak hartuta. Lehen Hezkuntzako ikasleek Ikastola aurrean, Orio's Shop dendaren parean, Sarasuanean, Kepa Loidi harategi aurrean, Pilliku plazan, Ibai-Ondo plazan eta Udaletxe aurreko plazan egingo dituzte geldialdiak abesteko.18:00etan abiatuko dira pergolatik LHkoak eta 19:00etan DBHko ikasleak