Gaglo gaztelekuan abian da otsaileko programazioa

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 4a

Gaur ekingo dio Getariako Gaglo gaztelekuak otsaileko programazioari, eta Inauterien prestaketa izango du ardatz. Era berean, hainbat tailer eta txapelketa ere izango dira hilean zehar.

Ostiral, larunbat eta igande arratsaldetan soilik zabaltzen dute, ...

Gaur ekingo dio Getariako Gaglo gaztelekuak otsaileko programazioari, eta Inauterien prestaketa izango du ardatz. Era berean, hainbat tailer eta txapelketa ere izango dira hilean zehar.

Ostiral, larunbat eta igande arratsaldetan soilik zabaltzen dute, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Gaur arratsaldean topagune modura zabalduko dute soilik, baina bihar sukaldaritza tailerra izango da (San Blas opilak eginez) eta igandean hasiko dira Inauteriak prestatzen.

Era berean, otsailaren 12rako mus txapelketa dute aurreikusita, otsailaren 19rako frontenis txapelketa eta otsailaren 16rako, berriz, fimo tailerra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide