Gipuzkoako Zero Zabor taldeak eta Zestoako Udalak antolatuta Hondakinek badute irtenbidea izeneko solasaldia eskainiko dute otsailaren 10ean, osteguna, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean. Konbonbidearen arloan, Zero Zabor filosofia zer den azalduko dute eta atez ateko zabor bilketa sistemari atal berezi bat eskainiko diote. Kontsumitzen dena beharrezkoa al den, botatzen dena ondo botatzen al den, ekoizten dena ondo ekoizten den eta beste hainbat gairi buruz ariko dira.