Lan erreforma eta pentsio sistema berria hizpide izan dira udal elkartean

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 4a

Europako Gizarte Fondoak finantziatuta Urola Kostako Udal Elkartearen areto nagusian lan erreforma eta pentsio sistema berriari buruzko jardunaldia izan da gaur eguerdian eskualdeko enpresari eta autonomoei zuzendua. Antolatzaileek azaldu dutenez, aretoa bete egin da 80 lagun inguru bildu baitira hitzaldian, "gaiak eskualdeko enpresari eta autonomoengan sortu duen jakinmina adierazten du horrek". Cuatrecasas aholkularitza etxeko ordezkariari Iker Priorrek eman du hitzaldia eta bertan erreformak ezarri duen marko berria, neurri berri horiek enpresa eta autonomoei nola eragingo dieten eta pentsio sistema berriak dakartzan aldaketak aztertu dituzte besteak beste. Amaieran bertaratu diren autonomo eta enpresariek hainbat galdera egin dituzte, euren zalantzak argitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide