Dagoeneko aurkez daitezke Getariako jubilatu eta pentsionisten elkarterako, Arrantzale Zaharren Elkarterako, lehendakarigaiak. Otsailaren 26ko batzar orokorraren ostean aukeratuko dute lehendakari berria. Eta interesatuek I.S.M.-ko bulegoan eman dezakete izena, otsailaren 23a baino lehen.
Batzar orokorra otsailaren 26an egingo dute, 9:30etan lehen deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, Arrantzale Zaharren Elkartean bertan. Gaiak: 2010eko aktaren irakurketa eta onarpena, 2010eko balantzea, 2010eko ekintzen azalpena, elkartearen gorabeherak eta galdera-erreguak. Ondoren, lehendakari berria izendatu ostean, estatutuak onartuko dituzte kideek.