Gaur, Santa Ageda egunaren bezperan, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko haurrak eskean atera dira kalera. Floreaga ikastetxeko hiru, lau eta bost urteko haurrak ibili dira herriko hainbat txokotan. Xabier Munibekoak ere ohitura zaharrekin jarraitzeko asmoz, makilak eskuan hartu dituzte eta kantuan ibili dira herrian zehar; ikasle horiek, egun honetarako sortu dituzten bertsoak abestu dituzte, ohiko doinuez gain.
Eguerdian, Floreaga ikastetxekoek gurasoen aurrean abestuko dute, 12:30ean, ikastetxe atarian. Xabier Munibekoek, berriz, 16:40ean arituko dira koplak abesten ikastolako jolastokian.
