“Azkenaldian somatu dugu udalerriko hainbat guneetan hondakin organikoak edukiontzi marroitik kanpo uzten direla, eta askotan horretarako egokiak ez diren poltsetan egoten direla. Edukiontzi horietan jasotako materia organikoa, konpostatuak izan daitezkeen poltsa berezietan sartu behar da, eta poltsa hauek soilik mota horretako hondakinentzat erabilgarriak dira. Oso garrantzitsua da hau kontutan izatea, behar den bezala egiten ez bada, birziklatzeko egindako esfortzuak ez duelako ezertarako balio izango. Horregatik, beste behin herritarrak animatzen ditugu, Abendañon dagoen Mankomunitateko bulegoetara joan daitezen sistema honetan parte hartzeko izen ematera. Bertan herritarrei beharrezkoa den kita (poltsak, giltza eta edukiontzia) emango zaie eta sistema nola erabili azalduko diete. Era berean gogorarazten dugu poltsak behar dituztenek edota edukiontzia irekitzeko giltza galdu dutenek, Zigordia kaleko 13. zenbakian dauden Udal Zerbitzu Teknikoen bulegoetara jo beharko dutela.”