292. Karkara sarean da

Karkara.eus 2011ko otsailaren 4a

Eli Lasa pilotariari elkarrizketa egin diogu

Ostiralarekin batera, bi astez behin ohi den bezala, iritsiko da Karkara etxeetara eta sarean ere zintzilikatu dugu azken karkara.

Eli Lasa Aiako pilotariari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da ...

Eli Lasa pilotariari elkarrizketa egin diogu

Ostiralarekin batera, bi astez behin ohi den bezala, iritsiko da Karkara etxeetara eta sarean ere zintzilikatu dugu azken karkara.

Eli Lasa Aiako pilotariari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da oraingo zenbakian. Urteak egin ditu Lasak pilotan profesional eta orain beste modu batera bizi duen arren bere ibilbide luzeko bizipenak kontatu ditu.

Orioko kontuetan Udal aurrekontuak, Zaharren Babeslekuko urteko batzarra eta Euskara batzordeak antolatutako Orio, euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldiak izan ditugu hizpide.

Kiroletan, Zaragueta eskolak antolatutako Kros txikiaz aritu gara eta Ainara Manterola futbolariak Espainiako futbol selekzioarekin bizi izandakoak kontatu ditu.

Aian, berriz, Kimu haur eskolako guraso elkarteen jardunaldien berri eman dugu.

Iritzien txokoan Jokin Salsamendiren, Eli Huegunen eta Ana Gonzalez de Txabarriren hitzak irakurri ahal izango dira. Kirola markak egiteko edo ondo pasatzeko ote den ere galdetu dugu eta horren inguruko iritzia eman dute Idurre Lizarraldek eta Nerea Amilibiak. Maialen Sarasuaren film laburraren kritika ere jaso dugu.

Herritarren ataleko elkarrizketa Ibai Mendinueta musikari eta idazleari egin diogu.

Bestalde, zenbaki honetanTopagunea Euskara Elkarteen federazioak euskal komunikabideetan argitaratutako editorial bateratuta kaleratu dugu guk ere.


 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide