Profesionalen arteko binakako txapelketako kanporaketa bat Zestoan jokatuko da lehen aldiz

Zestoako Hitza 2011ko otsailaren 3a

Herriko Pilota Elkarteak antolatuta, lehen aldiz Zestoan profesionalen txapelketa nagusiko partidak jokatuko dituzte, otsailaren 18an, udal kiroldegian,  10:15etan hasita. Aurretik Promozio mailako txapelketako  partida bat izango da,  Apezetxea-Cec...

Herriko Pilota Elkarteak antolatuta, lehen aldiz Zestoan profesionalen txapelketa nagusiko partidak jokatuko dituzte, otsailaren 18an, udal kiroldegian,  10:15etan hasita. Aurretik Promozio mailako txapelketako  partida bat izango da,  Apezetxea-Cecilio eta Olae-txea-Albisu bikoteen artekoa.
Txapelketa nagusian berriz, Olaizola II-Begino eta Gonzalez-Laskurain bikoteak izango dira aurrez aurre.
Pilota hautaketa asteazkenean, hilaren 16,  14:00etatik 17:00etara bitartean izango da, kiroldegian bertan.  Jaialdirako sarrera 30 euro kostako da; aldez aurretik eska daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide