Zoru pelbiko lantzeko eta jendaurrean hitz egiteko saioak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 3a

Berdintasun sailak Emakumeentzako Jabetze Eskolen baitan, jendaurrean hitz egiten ikasteko eta zoru pelbikoa indartzeko helburuarekin ikastaroak antolatu ditu. Lehenengo ikastaroa Edurne Mendizabal Berdintasun eragileak zuzenduko du, euskaraz, eta o...

Berdintasun sailak Emakumeentzako Jabetze Eskolen baitan, jendaurrean hitz egiten ikasteko eta zoru pelbikoa indartzeko helburuarekin ikastaroak antolatu ditu. Lehenengo ikastaroa Edurne Mendizabal Berdintasun eragileak zuzenduko du, euskaraz, eta otsailaren 24tik maiatzaren 12ra bitartean emango ditu eskolak, ostegunero 18:00etatik 20:30etara. Jendaurrean hitz egiteko lotsa, beldurra edo zailtasunak dituzten emakumeei zuzendutako eskolak dira honakoak.
Zoru pelbikoa indartzen ikasteko eskolak, berriz, asteartetan izango dira 15:00etatik 16:30etara hilaren 22tik apirilaren 12a bitartean. Leire Ondarra fisioterapeutak bideratuko ditu saioak, gaztelaniaz. Adin guztietatko emakumeei zuzendutako saioak izango dira, eta bereziki, ama berrientzat eta menopausia garaian daudenentzat.
Bi ikastaroak Berdintasun departamentuko ikastaro gelan izango dira.
Otsailaren 15a arte
Bi ikastaroetan izena eman nahi duenak hilaren 15a bitartean izango du horretarako aukera. Horretarako, Berdintasun sailaren egoitzara (Zuberoa kalea, 22) jo beharko dute interesa dutenek 08:00etatik 14:30etara, berdintasuna@zarautz.org helbidera mezua bidali edota 943005117 telefonora hots egin. Zoru pelbikoa indartzen ikasteko eskoletan parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dute; jendaurrean hitz egiten ikasteko saioetan izena emateko, berriz, 20 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide