Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatua Orioko udaletxean izango da gaur

Karkara.eus 2011ko otsailaren 3a

Aldundiaren kudeaketa plana herritarrekin partekatuko du Gipuzkoa Eraikitzen egitasmoaren baitan

Herritarrentzako batzar irekia izango da gaur, otsailak 3, Eneko Goia

Bide

Azpiegituretako diputatuarekin udalbatzarren aretoan 18:30ean. Azk...

Aldundiaren kudeaketa plana herritarrekin partekatuko du Gipuzkoa Eraikitzen egitasmoaren baitan

Herritarrentzako batzar irekia izango da gaur, otsailak 3, Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatuarekin udalbatzarren aretoan 18:30ean. Azken hiru urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak landutako Kudeaketa Planaren berri emango du lehenengo eta segidan batzarrera joandako jendeak beren iritzi eta ekarpenak aurkezteko eta Goiarekin partekatzeko aukera izango dute. Deialdia irekia bada ere, bilerara joan nahi duenak 943112337 zenbakira deitu edo gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net helbidera mezua bidali behar dute.

Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan egingo dute batzarra eta ekimena Aldundiaren kudeaketa plana herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu da. Gipuzkoako diputatuak eta foru zuzendariak herritarrekin bilduko dira, herritarrei kudeaketa planaren berri eman eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko. Helburua da era guztietako talde eta herritarrekin elkartzea; gainera, herritarrek aukera izango dute intereseko zaizkien gaien inguruko bilerak proposatzeko.

Kudeaketa planak zazpi helburu zehaztu zituen:

  1. Mugikortasun aurreratua eta komunikazio azpiegiturak indartzea
  2. Lurralde oreka mantentzea
  3. Lurralde oreka zaintzea
  4. Gure nortasuna eta kultura babestea
  5. Gipuzkoarren ongizatea bermatzea
  6. Lehiakortasuna handitzea
  7. Bakea eta normalizazioa lortzea
Parte-hartzea bermatzeko eta herritarren iritzia gertutik ezagutzeko ekitaldira joango diren herritarrek galdetegi bat bete beharko dute. Galdetegi horretako emaitzak kontuan hartuko ditu Aldundiak etorkizuneko proiektuak diseinatzeko eta prozesua amaitzean memoria osatuko dute emaitzekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide