Ezker abertzaleak «programa osatzeko» bilerak egingo ditu

Zestoako Hitza 2011ko otsailaren 3a

Zestoako ezker abertzaleak datozen egunetan herritarrekin eta eragileekin batzarrak egingo ditu. Saio horien bidez datozen udal hauteskundeetarako «herri programa» gauzatzea du helburu, «herriak hainbat arlotan dituen gabeziak aztertu eta aurrera be...

Zestoako ezker abertzaleak datozen egunetan herritarrekin eta eragileekin batzarrak egingo ditu. Saio horien bidez datozen udal hauteskundeetarako «herri programa» gauzatzea du helburu, «herriak hainbat arlotan dituen gabeziak aztertu eta aurrera begira elkarlanean» aritzeko asmoz.

Sei arlotan banatuta
Herri programa sei alorretan banatuko duela jakinarazi du ezker abertzaleak. Hala, sei jardunaldi egingo dituzte, eta bakoitzean arlo jakin bat landuko dute. Bihar, ostirala, 18:00etan, kirolaren inguruan jardungo dute; hilaren 8an, gizarte ongizatea izango dute hizpide. 18:00etan izango da hori, eta 19:00etan kulturaren inguruan jardungo dute. 20:00etan, berriz, merkataritza eta turismoa izango dute hizpide.
Hilaren 9an hirigintza eta zerbitzuak jorratuko dituzte, 19:00etan. Azkenik, hilaren 14ean, 20:00etan, ingurumena izango dute hizpide.
Saio guztiak kultur etxean egingo dituzte, eta ezker abertzaleak adierazi duenez, «interesatuta» dagoen edonork hartu dezake parte jardunaldi horietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide