Talai Mendi elkarteak antolatuta eta Udalaren laguntzaz eskiatzera joateko irteera izango da otsailaren 19an eta 20an. Luz Ardiden eski estaziora joango dira goizean goiz irtenda, izan ere, autobus geltokitik irtengo dira 05:00etan.
- Izen ematea: Uranga burdindegian, otsailaren 11ra arte.
-
Prezioa: Mantenu erdia, eski estaziorako bi txartel eta autobusa, 80 euro; asegurua (ez dutenentzat derrigorrezkoa), 12 euro.
Plaza mugatuak izanik interesatuei lehenbailehen izena emateko dei egin nahi diete antolatzaileek.