Orokietako frontoia, estalitako beste azpiegitura bat

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko otsailaren 1a

«Herritarrek kirol jardueretarako estalitako azpiegitura izan dezaten», Orokieta Herri Eskolako frontoia itxi duUdalak. Horretarako, 200.000 euroko aurrekontua erabili du. Pasa den ostiralean Orokietako instalazio berriak bisitatu zituzten Udal or...

«Herritarrek kirol jardueretarako estalitako azpiegitura izan dezaten», Orokieta Herri Eskolako frontoia itxi duUdalak. Horretarako, 200.000 euroko aurrekontua erabili du. Pasa den ostiralean Orokietako instalazio berriak bisitatu zituzten Udal ordezkariek, eta bertan Zarauzko alkate Jon Urienek eta zentroko zuzendari Josebe Azpik lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Horren harira, frontoiaren erabilera herritarrei zabaltzea adostu zuten.
Hobekuntza ugari
Joxe Mari Agirre Obretako zinegotziak adierazi zuenez, herriko kirol taldeentzat «oso baliagarria» izango da aurrerantzean frontoia.
Hezkuntza eta Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek bat egin zuen Agirrerekin: «Herritarrentzat zein herritarrentzat hobekuntza handia da frontoia itxi izana. Euria egiten duenean, zarauztarrek eta bertako ikasleek estalitako azpiegitura izango dute haien esku kirol jarduerak burutzeko».
Ikasleen egoerak hobera
Era berean, eskolako ikasleek lehentasuna izango duten arren, herritarren erabilerarako ere izango dela adierazi zuen. Horri lotuta, opor egunetan ere zabalik izango dela nabarmendu zuen.
Orokieta Herri Eskolako zuzendariak zentroko frontoia ixtearekin «ikasleen egoera asko hobetuko» dela adierazi zuen: «Soinketako klaseetako oso baliagarria izango da, horrenbeste hotz ez baitute pasatuko aurrerantzean».
Bestalde, frontoia ikasleek eurek pintatutako dutela gehitu zuen, «proiektuaren parte senti daitezen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide