Sobietar Batasuneko tradizio fotografikoaren erakusle bihurtu da Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa, Altzairuzko oihala erakusketan bildu dituen lanei esker. Zarauzko museoak bere gordailuan zituen argazkiak izanagatik, Iruñeko Nazioarteko San Fermin Saloira aurkeztutakoak dira. «Hainbat tokitatik jasotzen ditugu argazkiak, eta San Fermin Saloia antolatzen zuenak lehiaketara aurkeztutako argazkiak eman zizkigun dohaintzan», azaldu du Photomuseum zent
roko kide Ramon Serrasek.
Erakusketa atontzeko orduan, 1979tik 1985a bitartean aipatu saloian parte-hartu zuten 16 argazkilari errusiarren 45 argazki lan inguru aukeratu dituzte. Aleksandr Belyaev, Pavel Mozorov, Vladimir Kormiltsev, Segei Kiselev eta Ryurick Penov dira, besteak beste, otsailaren 27a bitartean ikusgai duden lanen egileak.






