Familia ugariek hobariak eska ditzakete

Olatz Prat 2011ko otsailaren 1a

Zestoako Udalak jakinarazi duenez herriko familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eska dezakete. Otsailaren 28a izango da eskaera horiek egiteko azken eguna eta familiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: famil...

Zestoako Udalak jakinarazi duenez herriko familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eska dezakete. Otsailaren 28a izango da eskaera horiek egiteko azken eguna eta familiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana; diru-sarreren egiaztagiria (azkena); eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide