Iraitz Gesalaga ‘Tximas’ zarauztarraren inguruko iritzi artikulua

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 31

Euroagindurik ez! Tximas askatu!Urtarrilaren hamarrean, Euskadi Ta Askatasunak su eten iraunkorra eman eta urrengo egunean atxilotu zituzten Iraitz Gesalaga “Tximas” eta Itxaso Urtiaga. Atxiloketa hauek frantziar eta espainiar gobernuek ETAren adierazpenari emandako erantzun bateratua da. Garaipen militarra saldu nahi dute, uneotan bizi duten ezintasun politikoa ezkutatzeko. Guardia Zibilaren eskuetan lau egun inkomunikaturik egon eta tortura psikologiko gogorrak salatu ondoren, Itxaso etxean da. Hala ere, inputatua jarraitzen du eta hamabostero epaitegira joan behar du sinatzera ezer aurkitu ez dioten arren. Tximas ordea, espetxeratua izan da. Sekulako muntai polizial eta mediatikoa egin dute. Izan ere, zenbait faltsukeriren artean, Tximas sasian atzeman zutela sinestarazi nahi izan dute zenbait hedabide espainiarrek. Tximasek bizitza publikoa egiten zuen Ziburun. Informatikari egiten zuen lan, Iparraldeko Bertsulari Elkartearekin ere zenbait lan egin zituen, etxea eta mobila bere izenean zituen…Atxilotua izan aurretik, bere autoan jarraipenerako gailu bat aurkitu zuen, hala ere, Tximasek bizitza publikoa egiten jarraitu zuen eta salaketa bat jartzekotan zen. Honek, bere inguruan eraiki duten guztia bertan behera usten du argi eta garbi. 14 orduko mihaketa izan zuen arren, ez diote ezer aurkitu, ez dago ezer bera akusatzen duenik. Baina Seysses-eko espetxean dago, espainiar gobernuak euroagindua eskatu duelako bere aurka. Espainiaratu nahi dute, Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitua izan dadin. [...]

Euroagindurik ez! Tximas askatu!Urtarrilaren hamarrean, Euskadi Ta Askatasunak su eten iraunkorra eman eta urrengo egunean atxilotu zituzten Iraitz Gesalaga “Tximas” eta Itxaso Urtiaga. Atxiloketa hauek frantziar eta espainiar gobernuek ETAren adierazpenari emandako erantzun bateratua da. Garaipen militarra saldu nahi dute, uneotan bizi duten ezintasun politikoa ezkutatzeko. Guardia Zibilaren eskuetan lau egun inkomunikaturik egon eta tortura psikologiko gogorrak salatu ondoren, Itxaso etxean da. Hala ere, inputatua jarraitzen du eta hamabostero epaitegira joan behar du sinatzera ezer aurkitu ez dioten arren. Tximas ordea, espetxeratua izan da. Sekulako muntai polizial eta mediatikoa egin dute. Izan ere, zenbait faltsukeriren artean, Tximas sasian atzeman zutela sinestarazi nahi izan dute zenbait hedabide espainiarrek.

Tximasek bizitza publikoa egiten zuen Ziburun. Informatikari egiten zuen lan, Iparraldeko Bertsulari Elkartearekin ere zenbait lan egin zituen, etxea eta mobila bere izenean zituen…Atxilotua izan aurretik, bere autoan jarraipenerako gailu bat aurkitu zuen, hala ere, Tximasek bizitza publikoa egiten jarraitu zuen eta salaketa bat jartzekotan zen. Honek, bere inguruan eraiki duten guztia bertan behera usten du argi eta garbi.

14 orduko mihaketa izan zuen arren, ez diote ezer aurkitu, ez dago ezer bera akusatzen duenik. Baina Seysses-eko espetxean dago, espainiar gobernuak euroagindua eskatu duelako bere aurka. Espainiaratu nahi dute, Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitua izan dadin. Ondotxo dakigu horrek zer suposatzen duen, Madrilen ez baitute  inongo frogarik behar Euskal Herritarrak espetxeratzeko. Urtarrilaren 25ean izan zuen euroaginduaren inguruko epaiketa, Paueko epaitegian. Orain, erabakiaren zain dago eta astearte hoentan eman dezakete.

Tximas egoera larrian aurkitzen da eta bere inguruan sortutako faltsukeri guztia gogor saltzen dugu. Aldi berean, Tximas askatzea eta bere kontrako jazarpenarekin amaitzea exijitzen dugu.
Zarauzko ezker abertzalearen izenean.

Euskal jendartean, bizi dugun gatzaka politikoari irtenbide demokratiko bat emateko nahia eta borondatea dagoenean, frantziar eta espainiar gobernuek errepresioarekin erantzuten dute, gatazka betikotu nahiean. Honen aurrean, lanan jarraitzeko deia luzatzen dugu, Euskal Herria eraikitzen eta errepresioari aurre eginez, herri harresi sendo bat sortuz.

Errepresiorik ez!
Euskal Preso eta Iheslariak Etxera!

Markos Osa Arozena (Zarauzko Ezker Abertzalearen izenean)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide