Eskuz esku elkartearen gutuna

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 31

Jakingo duzuen bezala 2010eko udan Labi eta Xaporra zarauztarrak Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituak izan ziren terrorismoa goratze delitu batengatik, salatari anonimo baten akusazio hutsean oinarrituta. Eskaera fiskala honakoa zen: bi urteko kartzela zigorra, Zarautzen bost urtez bizitzeko debekua eta lan publikoetarako hamar urteko inhabilitazioa. Zigorra, Espainiako Auzitegi Gorenean errekurritua izan dena, urtebeteko kartzela zigorrekoa eta sei urteko inhabilitaziokoa izan zen. Egoera honen aurrean hainbat ekimen jarri ziren abian herrian epaiari desadostasuna azaldu eta bi zarauztar hauei babesa emateko. Inguru honetan sortu zen “Eskuz esku, denon artean” herri ekimena ere, azken asteotan Labi eta Xaporrari elkartasuna erakusteko ekintzak antolatu dituena. Elkartasuna erakusteaz gain bada beste asmo bat ere, bi lagun hauek jasaten ari direna sortu duena salatzea. Gogoratu beharrekoa da egoera honen lehen erantzulea salatari anonimo bat dela. Pertsona honek, ezkutuan izatearen segurtasunaz, salaketa faltsu bat jartzeko lasaitasun osoa izan du. Honegatik salatu nahi ditugu pertsona honen legitimotasun falta, eta era berean, iluntasunetik jendea seinalatu eta kartzelara bidaltzean duen inpunitatea. Jaso dugun azken berria abenduaren 27koa da, fiskalak ihes egiteko arriskua ikusi duelako bi zarauztarrak kartzelaratzeko eskatu du. Epaileak, hala ere, bi astetik behin epaitegitik pasarazi ditu, besteak beste, baldintzapeko askatasunaren barruan. Hala ere, egoera hau ez zen posible izango jendeak [...]

Jakingo duzuen bezala 2010eko udan Labi eta Xaporra zarauztarrak Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituak izan ziren terrorismoa goratze delitu batengatik, salatari anonimo baten akusazio hutsean oinarrituta. Eskaera fiskala honakoa zen: bi urteko kartzela zigorra, Zarautzen bost urtez bizitzeko debekua eta lan publikoetarako hamar urteko inhabilitazioa. Zigorra, Espainiako Auzitegi Gorenean errekurritua izan dena, urtebeteko kartzela zigorrekoa eta sei urteko inhabilitaziokoa izan zen.

Egoera honen aurrean hainbat ekimen jarri ziren abian herrian epaiari desadostasuna azaldu eta bi zarauztar hauei babesa emateko. Inguru honetan sortu zen “Eskuz esku, denon artean” herri ekimena ere, azken asteotan Labi eta Xaporrari elkartasuna erakusteko ekintzak antolatu dituena.

Elkartasuna erakusteaz gain bada beste asmo bat ere, bi lagun hauek jasaten ari direna sortu duena salatzea. Gogoratu beharrekoa da egoera honen lehen erantzulea salatari anonimo bat dela. Pertsona honek, ezkutuan izatearen segurtasunaz, salaketa faltsu bat jartzeko lasaitasun osoa izan du. Honegatik salatu nahi ditugu pertsona honen legitimotasun falta, eta era berean, iluntasunetik jendea seinalatu eta kartzelara bidaltzean duen inpunitatea.

Jaso dugun azken berria abenduaren 27koa da, fiskalak ihes egiteko arriskua ikusi duelako bi zarauztarrak kartzelaratzeko eskatu du. Epaileak, hala ere, bi astetik behin epaitegitik pasarazi ditu, besteak beste, baldintzapeko askatasunaren barruan.

Hala ere, egoera hau ez zen posible izango jendeak “justizia” deritzon aparatu hori gabe. Izan ere, Madrilgo Audientzia Nazionala izan da Labi eta Xaporra epaitu dituena. Euskaldunak sistematikoki zigortzen dituen instituzio hau gaur egun jasaten dugun terrorismo judizialaren arma nagusia da, azken finean.

Honegatik, egoera honen aurrean jendearen erantzuna eskatzen dugu, eta momentu honetan konkretuki, Zarauzko politikariena. Izan ere, “bakearen eta bizikidetzaren kultura” goraipatzen duzuen egun hauetan, injustizia hau jasaten ari diren zuen bi herrikideetaz ahaztu zarete.

Kasu hau, ordea, ez da bakarra. Honelako egoera injustu ugari bizi dira gaur egun eta guzti honek ez dauka aldatzeko trazarik. Isilik geratzen ez den edozein izan daiteke pertsekuzio honen biktima eta azken kasu honekin argi geratu denez, nahi dutena egiteko tresna guztien jabe dira.

Honegatik guztiagatik, Labi eta Xaporraren kasuari jarraipena egiten jarraituko dugu, zigorra oraindik ere hor dagoelako. Esan, baita ere, Auzitegi Gorenaren erabakia dena delakoa ere, Eskuz Esku taldeak aurrera jarraitzeko asmoa duela, gaur egun gertatzen ari den pertsekuzioaren biktima direnei elkartasuna eta babesa erakutsiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide