Aiako probalekuan jokatu zen larunbat gauean Euskadiko zaldi-mando txapelketa eta 300 lagun inguru izan ziren han giro onean.
Zaldiek 1050 kiloko harria arrastatu behar izan zuten eta abereak 400 kilotik gora izanez gero kiloko kilo bateko gain zama eraman. Asier Alegria bermeotarraren zaldiarekin Alegria berak eta Jabier Elorduik jardun zuten itzai lanetan eta harriaren pisuaz gain 158 kiloko gain karga eraman zuten. Aulestiko Maider Uriarteren zaldiak 130 kiloko gain zamarekin jardun zuen Isusko Urrutia eta Iñaki Ugarte karreteroekin; eta Kobarenak, aulestiarra hau ere, 153 kiloko gain kargarekin eta Iñaki eta Isusko Urrutia itzainekin.
Lanak egin ondoren honakoa izan zen emaitza:
- Asier Alegria: 81 plaza, 5 zinta eta 0,92 zentimetro. 900 euro, mantak eta garaikurra.
- Maider Uriarte: 71 plaza. 850 euro eta garaikurra.
- Koba: 65 plaza. 800 euro eta garaikurra.