KZ Gunea zabalik otsaileko astearte goizetan

Olatz Prat 2011ko urt. 31a, 11:43

Zestoako KZ Gunea asteartetan zabalduko dute otsailean zehar. Bihartik hasita, asteartero eskainiko dute zerbitzu hau, Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Egun horietan, lau ordenagailu eta pertsona aditu bat, begirale bat, ipiniko dituzte...

Zestoako KZ Gunea asteartetan zabalduko dute otsailean zehar. Bihartik hasita, asteartero eskainiko dute zerbitzu hau, Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara bitartean.
Egun horietan, lau ordenagailu eta pertsona aditu bat, begirale bat, ipiniko dituzte herritarren zerbitzura, herritarrei laguntzeko eta zalantzak argitzeko.
Internet erabiltzen ikasteko tutoretza eskainiko dute, Interneten doan nabigatzeko aukera izango da, baita norberak bere posta elektroniko helbidea sortzekoa ere. Mota desberdineko ikastaroak ere eskainiko dituzte.
Zerbitzu «aproposa» da, tresna informatikoetatik urrun daudenentzat, baina baita beste edozeinentzat ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide