"Begiz begi" diaporama eskainiko du Alberto Iñurrategik otsailaren 2an

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 28a

Orioko Herri Ikastolak antolatu du ekimena

Aurrematrikula kanpainaren baitan, Begiz begi diaporama antolatu du Orioko Herri Ikastolak datorren asteazkenerako, otsailaren 2rako. Alberto Iñurrategi egilearen beraren begiradapean, 19:00etatik aurrera i...

Orioko Herri Ikastolak antolatu du ekimena

Aurrematrikula kanpainaren baitan, Begiz begi diaporama antolatu du Orioko Herri Ikastolak datorren asteazkenerako, otsailaren 2rako. Alberto Iñurrategi egilearen beraren begiradapean, 19:00etatik aurrera izango da ikusgai ikastolaren areto berrian. Mendia maite duenari zuzendutako lana da eta mendizalearen eta bere helmuga exotikoetan aurkitzen dituen jendeen arteko harremana du ardatz. 40 minututan, abenturaz abentura ibiliko da ikuslea, hara eta hona. Paisaje harrigarriak ekarriko dizkigu Iñurrategik; kolore biziz batzuetan, eta txuri-beltzean beste batzuetan.

Iñurrategi berak prentsan adierazi izan duenez, bidaia kontsumitzaileaz ohartarazi nahi du lan honekin,
mendiak hazten diren hirugarren edo laugarren mundu horretako tokietan barrena bere ustezko nagusitasuna erakusten duen irudi-irenslea; izan ere, leku horiek laguntzaile anonimoz beteta daude, eta horiek guztiak gabe
mendiko abentura zaila izango litzateke, eta arrakasta ia-ia lortu ezinezko kontua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide